Izeta II.a buru dela jokatuko da Donostiako Igeldo Harria Txapelketa
19.30ean hasiko da gaur, Donostiako Trinitate plazan, Donostiako Igeldo Harria Txapelketa. Izeta II.a izango da, gainera, gainerako guztien gainetik buru eta txapela lortzeko faborito.
Eizmendi, Galarraga, Izeta II.a, Maiza, Telleria II.a eta Ugartemendia neurtuko dira harri baldar horrekin. Izeta II.a izango da faborito nagusia, eta Aiakoak gauzak oso gaizki egiten ez baldin baditu, berak eraman beharko luke txapela.
Bigarren posturako, berriz, lehia handia aurreikusten da eta ikusmin handia piztu du, tartean harri-jasotzaile gazte ugari baitaude, denak 30 urtez azpikoak baitira, Izeta II.a kenduta. Maiza da gazte horietako bat, orain arte plazetan oso gutxi aritutakoa.
Nesken Euskal Herrikoa
Bihar, berriz, 18.00etatik aurrera jokatuko da emakumezkoen Euskal Herriko Txapelketa Aiako pilotalekuan. Idoia Etxeberria eta Estitxu Almandoz arituko dira nor baino nor.
Kirolari bakoitzak, zazpi arroako zilindro zaharra, sei arroako kubikoa eta bosteko bola erabili beharko ditu, eta bakoitzarekin hiruna minutuko txandak izango ditu lanean aritzeko. Harri batetik bestera, bakoitzak hamabost minutuko tartea izango du.
Idoia Etxeberria da, dudarik gabe, txapela lortzeko faborito nagusia. Oriotarra etxe ondoan jardungo da eta, horrenbestez, ez zaio animatuko duenik faltako. Une honetan ofizialki dabiltzan neska bakarrak direnez, bien artean jokatuko beharko dute txapela lortzeko lehia.
Jaialdi berean jokatuko da Gipuzkoako Lasto-altxatze Txapelketako finala ere. Andoni Agirreurreta, Peio Argaia eta Mattin De la Sotilla lehiatuko dira. Bakoitzak 45 kiloko lasto fardoa zazpi metroko garaierara altxatu beharko du, bi minutuan. Tarte horretan ahalik eta jasoaldirik gehien egitea izango da helburua, eta lortzen duenak eramango du txapela.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
