GARA DONOSTIA
Udate

«100 metro karratu» eta «El crédito» taularatuko dituzte Donostian

«El crédito» eta «100 m karratu» antzezlanek osatzen dute aste honetako Donostiako antzerki eskaintza. Lehenak, Gerardo Veraren gidaritzapean, banku-sukurtsal bateko zuzendariaren bizipenak izango ditu hizpide. Pertsonaien larruan Carlos Hipolito eta Luis Merlo aktoreak sartuko dira. Victoria Eugenia antzokian izango da gaurtik igandera arte, 20.00etan hasita.

Euskarazko eskaintza «100 m karratu» da, Begoña Bilbao Lejarzegik gidatu eta Iñake Irastorza, Ana Elordi eta Ramon Agirrek antzeztutako komedia eta Antzoki Zaharrean izango da ikusgai ostegunetik igandera, 20.00etan. Bertan pisu bila dabilen Sararen istorioa kontatzen da; kokaleku eta salneurri onean dagoen etxea topatuko du, baina erosiz gero bertako jabearekin partekatu beharko luke, bihotzeko arazoak dituen 65 urteko emakumea. Zalantzen ostean, pisua erostea erabakiko du eta, hala, etengabe zigarroak erretzen eta edaten dagoen emakumearen azken eguna noiz iritsiko zain geldituko da, baina... «egun hori ez da iristen eta egoera larritzen joango da», azaldu dute egileek.

Honi buruzko guztia: Udate