Gaztedik brontzezko bi domina kolkoratu ditu
Mutilen 580koan lortu zuten aurrenekoa, eta nesken 540koan, berriz, iritsi zen bigarrena.

Wisconsinen jokatzen ari diren Lur Gaineko Munduko Txapelketa bikain hasi da euskal taldeentzat, kluben arteko aurreneko jardunaldian Gaztedik brontzezko bi domina lortu baitzituen. Mutilen 580koan, eta nesken 540koan iritsi ziren aipaturiko dominak.
Nesketan bederatzi talde lehiatu ziren lehen fasean, eta bizkaitarrek finalerdietan sartzea lortu zuten. Hori zen helburua, eta behin hori lortuta dominen borrokara abiatu ziren. Finalerdietan, ordea, Txinako Taipeiko Jingmei taldearen aurka jokatu behar izan zuen, eta gorriek bi tiraldiak galdu zituzten, aurrenekoa, 27 segundoan. Beste finalerdian, Suitzako Gontenek irabazi egin zion AEBetako DJ's taldeari.
Beraz, brontzearen borrokan Gaztedik etxeko taldearen aurka lehiatu behar izan zuen, baina bizkaitarrek irabazi zuten lehia handi baten ostean. Talde bakoitzak tiraldi bana irabazi zuen, eta kitarakoa jokatu behar izan zuten, eta hor gailendu ziren gorriak. Finalean, Jungmeik bereganatu zuen urrea, eta talde suitzarrak eraman zuen zilarrezko domina.
Mutilen 580 kilokoan lau multzotan banatuta aritu ziren, eta guztira bost euskal taldek parte hartu zuten. Lehen multzoan Gaztedi izan zen onena, eta finalerdietarako txartela lortu zuen. Bigarren multzoan, Gaztedi B eta Mutriku aritu ziren, eta hirugarren eta laugarren sailkatu ziren, baina bietako inork ez zuen lortu finalerdietarako txartelik.
Gaztedi C, aldiz, hirugarren multzoan aritu zen lehian, baina azkena geratu zen, beraz kanpoan geratu ziren. Azkenik, laugarren multzoan neurtu zen Goiherri, eta bigarren sailkatu zen. Doi-doi, baina finalerdietatik kanpo, dominen lehiatik kanpo geratu beharra izan zuen.
Ondorioz, finalerdietan, Gaztedik Herbehereetako Elgenberg taldearen aurka galdu zuen. Bestean, AEBetako Vernoneek galdu zuen Ingalaterrako Nortonen aurka. Talde honek utzi zuen Erandioko Goiherri finalerdietatik kanpo.
Hirugarren eta laugarren postuan amerikarrei irabazi egin zieten Gaztediko mutilek, bi tiraldiak bereganatu baitzituzten. Finalean, berriz, Herbehereetako taldeak eraman zuen urrea, eta ingelesek, berriz, zilarrezkoa.
Euskal taldeak, 700ekoan ere aritu ziren, eta han Mutriku bakarrik neurtu zen. Gipuzkoarrak, ordea, lehen fasean geratu ziren kanpoan. Erbesecken talde suitzarra izan zen urrea lortu zuena. Herbehereetako Bisonek lortu zuen zilarrezko domina, eta brontzezkoa, berriz, Irlandako Larke Hill sailkatu zen.
Bart gauean jokatuko zen kluben arteko azken jardunaldia, eta gaur abiatuko da selekzioen lehiaketa. Hango 09.30ean hasiko dira 700 kilokoak, eta kontuan hartu behar da han zazpi ordu gutxiago direla. Berriro ere aukerarik handienak emakumezkoen 540koan eta mutilen 580koan izango dira. Euskal Herriak ofizialtasuna bikain hasi du, jadanik bi domina lortuta.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
