Merenderoak: Jugatxi

Inguruan urte andana dituzten haritz eta pagoak daude, eta haiek, ibilaldi ederrerako gonbitea ez ezik, itzalpe ederra ere eskaintzen diete egun pasa joandako guztiei.
Atsedenlekuari dagokionez, ermitaren bueltan mahaiak, bankuak eta suak daude kokatuta, bai eta ura edan ahal izateko iturria ere.
Iraileko bigarren igandean ospatu ohi da bertan jai handia eta inguruko herrietako jende ugari bertaratzen da egun-pasa bertara. Meza, musika, herri bazkaria edota jolasak antolatzen dituzte egun berezi horretarako.
Murgian Gurutze Gorriko aparkalekuan autoa utzita, metro gutxira bidexka bat abiatzen da; urte andana dituzten haritzak eta pagoak dauden basoa gurutzatuta iritsiko gara Jugatxiko ermitara. Haren inguruan kokatuta dago atsedenlekua.
Atsedenlekuan jana erretzeko suak, mahaiak eta bankuak daude. Ura edateko iturria ere badago.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
