Angelura
Unesco erakundeak alfabetatze eguna izendatu zuen gaurkoa. Milioika izango dira munduan gutxieneko ikasketak egiteko aukerarik izango ez dutenak, gutxi batzuek gurean, eta euskaldunak haien artean. Bai, asko dira egun oraindik haien ikasketak euskaraz egiteko oztopoak dituzten euskal hiritarrak.
Ziburuko adibidea lazgarria da, baina are mingarriagoa da euskaldunok orokorrean antzeko aferekin izaten dugun jarrera. Bila aritu naiz datorren Kilometroak festa zertarako ote den. Orion egin behar duten festak helburu duen diru bilketa zertan erabiltzeko asmoa duten. Ez dut erantzunik aurkitu.
Ikastola batean ikasi nuen, nire herrian zen beste edozein eskoletan euskaraz ikas nezakeen modu berean. Hizkuntzari dagokionean, beraz, ez nuen beste ikastetxeekiko alderik ikusten, eta, edukiei dagokienean, ere ez.
Hegoaldean ikasgela bat, igerileku bat edo futbol zelai bat egiteko diru bilketak egiten ari garen artean, Lapurdin, ikastolak ixten ari dira eta euskaldun gehienek urruneko zerbait bezala ikusten dute afera, gehienek ikastola batean ikasi baitute.
Datorren asteburuan, urtero bezala, Seaskak eta Lapurdi Surf Elkarteak antolaturik, Glisseguna ospatuko da Angeluko hondartzan. Inoiz baino arrazoi gehiago dagoela uste dut gure hizkuntza eta hezkuntzaren defentsan Iparraldeko ikastoletako guraso eta ikasleek antolatzen dituzten ekimenetan parte hartzeko.
Horrela pentsatzen dugunok bakan batzuk garela konturatu naiz ordea. Euskararen aldeko militantzian baino, euskararekiko errespetuan hezi dira azken belaunaldiak. «Euskal Herria» kontzeptua guztiz desitxuratu da, «Euskadi» bezalako terminoekin nahasten da, eta hori, funtsezkoa da nazio gisa aritzeko.
Bizkaiko surflariek Laredo edo Castro Urdialesera begiratzen dute. Surflari gipuzkoarrak, berriz, Bilbora so daude. Eta lapurtarrek, bitartean, noizbait laguntzera etorriko den zalditeria erregimena itxaroten dute, Hegoaldera begira... Zer onik etor daiteke Europa hegoaldetik?

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias
