Musikaren giriak
Giria naiz gure etxeko diskoen apalategiaren aurrean. Ruper Ordorikak «Ez da posible» diskoan «mundu guzia arrotza da ene herrian» esango du. Norberaren disko bilduma bistan izanik norbere buruari giri deitzeak nahi adina esanahi izan ditzake. Buru berdin aburu, buru berdin hamaika aburu. Pentsa daiteke ideia kontrajarriak eta kontraesanez beteak direla, aldi berean, ordea, koherentzia eta konpromisoa ere badela. Buruak jarrera edukitzean datza. Arraroa daiteke arrotz sentitzea norbere herrian, ikusten bada egunero herriak ez duela herri itxurarik, edo agian itxura gehiegi egiten duela portaera eduki gabe.
Duela mila urte Jainkoak landatu zuen Iparragirreren ustez arbola bedeinkatua, santua eta adoratua. Zein izan zen landaketa hori ikusi zuen euskalduna? Geroxeago esango du arras galduak garela euskaldunak zuhaitza eroriko balitz. Baldin Bada taldeak zuhaitzari «Gernika koka kola» kantatu zion, eta ur gehiegi eta oxigenazio gutxiegiren ondorioz larri omen da zutik iraun zuen zuhaitza, bonba faxistak eta ondorengo «kaudillaje» urteen ostean, orain haren kimua da ez dagoena osasunez betea.
Herriak bere ardurak izango ditu egun bizi duen egoera pairatzeko. Herria da lurralde horretan bizimoduak gogor eutsi diolako ohiturari, eta hizkuntzari. Gero eta zokoratuago den hizkeraren defentsarik sutsuena bezala saldu nahi dute estrategia zabal eta malguari eutsita, ustea bezain ustel. Herriaren defentsa politikorik bidezkoena usadiozko nazio-estatu ereduan oinarritzeak kalteak ekar diezazkioke urte zaharretan herriaren sustraia herri xehearen zeharkako mugimenduetan egon denean elikaturik, zeharkakotasuna galduta herriaren txinparta euri lauso batek itzaltzeko arriskua dago. Herri guztietako giri edo kanpotar sentitzearen sentsazioa frustragarria izan daiteke. Ez etnia, bai herrigenesia. Edo, giria naiz eta harro nengokeen.

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
