Jaialdia

Ertz jaialdia ospatuko da gaur hasi eta asteartera bitarte

Gaur hasi eta asteartera bitartean Ertz jaialdia ospatuko da Beran, Donostian eta Arantzazuko santutegian. Jacques Derrida filosofoa izango da parte hartzaile, beste gonbidatuen artean. Musika, soinua eta mamuak uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du. Mixel Etxekopar, Pierre Visler, Inaxio Lopez de Arana, Iñigo Ugarteburu, Diana Combo, Ghedalia Tazartes, Oier Iruretagoiena, Jean-Luc Gionnet eta Lotus Edde Khouriren saioak ere iragartzen dira.