Jokin Eizmendik harri traketsekin duen abilezia erakusten jarraitzen du

Jokin Eizmendik harri traketsekin duen abilezia erakusten jarraitzen du, atzo Aldaban jokatu zen torneoa eraman baitzuen, orain dela hilabete eta erdi Igeldo Harriarekin egin zuen bezalaxe. Azkenean Izeta II.ak ezin izan zuen aritu, min hartuta dagoelako, eta Galarraga izan zen aritu zena. Jendeak, berriz, bete egin zuen Aldabako pilotalekua.
Aldaba Harria traketsa eta bihurria da. 130,3 kilo pisatzen du, eta harekin lanean jarduteko bost minutuko txanda bana izan zuten. Lanean aritzen lehena Telleria II.a izan zen. Urnietarrak lan ona egin zuen, minutuan bi jasoaldi lortuz, eta amaieran 10ekin geratu zen.
Ondoren Galarraga izan zen lanean aritu zen harri-jasotzailea, azken orduan sartu zena, eta oso lan txukuna egin zuen. Harria bihurria zen, baina sei aldiz lortu zuen bizkarraren gainean berdintzea, eta amaieran hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Otaegik egin zuen atzoko markarik kaskarrena. Hasi oso ongi egin zen, lau jasoaldi lortu zituen, baina gero ustel bat egin zuen, eta erabat nahastu zen, eta ezin izan zuen gehiago jaso. Azkena aritu zena, eguneko markarik onena lortu zuen Eizmendi izan zen. Zarauztarrak marka polita egin zuen. 10 jasoaldiko langa hori gainditu beharra zeukan, eta bi gehiago eman ahal izan zizkion, eta horrekin txapela lortu zuen.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
