Amaia U. LASAGABASTER
EMAKUMEZKOEN FUTBOLA Reala

Itxaronaldiaren amaiera

Maialen Zelaiak gola egitearen poza sentitu du berriz, zuri-urdinei denboraldiko lehen puntua emanez.

Maialen Zelaiak itxaronaldi bikoitza jo zuen amaitutzat igandean. Hogei hilabete luze golik ospatu ezinda eman ondoren, ate aurrean asmatu, eta ondorioz Realari denboraldiko lehen puntua eman zion.

Egun borobila, dudarik ez, baina jokalari zuri-urdinak ez du irribarre zabal-zabala agertzen. «Garaipena nahi genuen -justifikatzen du- eta garaipena lortzeko lana ere egin genuen. Egia da bigarren zatiko hasieran zalantza batzuk eduki genituela, baina lehen zatia gurea izan zen eta markagailuan atzetik jarri ondoren ere jokoa, aukerak..., den-dena gurea izan zen». Azkenean, berdinketarekin konformatu behar izan ziren donostiarrak, eta sailkapenean gehiegi nabaritzen ez den arren, aldagelak eskertu du. «Bai, inflexio-puntua bilakatzea espero dugu», onartu du Zelaiak, aurreko astean Oviedo Modernoren aurka sufritutako atsekabearen ondoren.

«Aurreko urteotan gertatu den bezala, aurten ere hiru partida zailekin hasi gara -azaldu du aurrelariak- eta bagenekien punturik ez lortzeko aukera zegoela. Taldeak lan ona egin du, maila ona eskaini, hiru partidetan eduki ditu minutu onak, punturen bat eskuratzeko aukerak... Baina ez genituen lortu eta Oviedoren kontrako norgehiagoka gorriz markatuta geneukan, irabazi egin behar genuen». Baina laugarren saiakeran ere ez zuten garaipena lortu. «Beharra eta, batez ere, nahia geneukan. Eta saiatu ginen, markagailuan aurretik jarri, bigarren zatia gurea izan zen... Baina azken minutuetan hiru gol sartu zizkiguten eta laugarren porrota jaso genuen». Hala ere, taldea «konfiantza mantentzen saiatu» zen, baina «argi dago sailkapenera begiratu, eta azken postuetan, puntu barik, ikusteak ez duela asko laguntzen. Nahiz eta konfiantza egon, inkontzienteki eragina dauka».

Hala ere, eta hori azpimarratzen du Zelaiak, «taldeak gogoz ekin zion Espanyolen kontrako partidari, larritasunak zelaitik kanpo utzita. Izan ere, jokoa eta lehen gola gureak izan ziren. Egia da Espanyolek markagailuari buelta eman zionean mamuak nolabait agertu zirela, baina taldeak laster egin zuen aurrera eta azkenean bere saria lortu zuen. Eta uste dut onerako izango dela, dinamika aldaketa bat ekarriko duela». Hurrengo aurkaria ez da horretarako egokiena, halere. «Bai, arerio zaila da Valentzia, oso talde ona egin du, Naiara Beristain ere bertan daukagu, ondo hasi dute Liga... Erraza ez da izango, baina orain arte egin dugun lanarekin eta daukagun konfiantzarekin, gainera, Zubietan izanda, maila ona eman dezakegula uste dut».

Obsesiorik ez

Zoria zori, Valentzia izan zen Zelaiaren azken biktima, Bartzelonan gola berraurkitu aurretik. «Egia esan, ez nuen gogoratzen -onartu du gipuzkoarrak-. Banekien denbora asko zela, baina ez nengoen ziur zenbat eta zeinen kontra izan zen azkena».

Valentziaren kontra, bai, eta orain dela hogei hilabete luze, 2013ko otsailaren 3an. 616 eguneko aldea gol bien artean. «Denbora asko da, dudarik ez. Egia esan, ez nuen uste hainbeste denbora zenik, ez zait iruditu». Ez da «obsesionatu» ere, nahiz eta aurrelariek «gainerakoek baino golen behar handiagoa nabaritzen dugun». Arrazoia garbi dago. Otsail urrun hartatik buruhauste handiagoa izan du zuri-urdinak, belauneko lesioak urtebete zelaitik kanpo eduki baitzuen. Eta bata bestearen ondorioa besterik ez da. «Argi dago, hainbat hilabeteotan eduki dudan helburua bestelakoa izan da. Hasieran, izan ere, entrenatzera joatearekin konformatzen nintzen, taldearen barruan sentitzea, taldekideekin batera lan egitea... Gero jokatzea etorri zen, jokatu, lehiatu, disfrutatu». Eta orain, golen txanda heldu da berriro ere. «Zenbat eta gehiago hobe -barre egiten du-. Ez, benetan, beti nahi duzu golak sartu, baina benetan nahi dudana da taldeak puntuak lortzea eta helburuak betetzea, golak zeinek sartzen dituen inporta barik».

La semana

Goles. No marcó esta vez pero Nekane (Athletic) se mantiene al frente de la tabla de realizadoras con siete goles. Le siguen, con cuatro, Adriana (Levante), Olga García (Levante), Corredera (Barcelona), y, tras firmar sendos hat-tricks en esta quinta jornada, Sonia (Barcelona) y Patricia Martínez (Sporting).

Estreno. La Real celebró su primer punto de la temporada. No fue el único. También lo hizo el Sevilla, con su empate en Oviedo (3-3), lo que deja al Sant Gabriel como el único conjunto a cero. El Sporting de Huelva, por su parte, disfrutó de su primera victoria del curso (2-6 al Sant Gabriel), algo que todavía no han podido contar Real, Sevilla, Sant Gabriel y, el rey del empate, Rayo Vallecano.

Internacionales. Ane Bergara repite en la convocatoria de Ignacio Quereda para la concentración de trabajo que realizará la selección española en Madrid entre el 20 y 23 de febrero. Junto a la realista, también han sido citadas las cuatro jugadoras habituales del Athletic, Ainhoa Tirapu, Irene Paredes, Erika Vázquez y Eli Ibarra, aunque en el caso de la elgoibartarra dependerá del estado de su tobillo.

Segunda. Athletic B y Oiartzun se mantienen al frente de la tabla, ambos con diez puntos, tras imponerse a Nuestra Señora de Belén (0-3) y Ardoi (4-1), respectivamente. Ambos se enfrentarán en la sexta jornada, el próximo sábado (19.00) en Lezama.

Champions. La ida de los 1/32 de final dejó alguna sorpresa, como el empate del Frankfurt en su visita al Kazygurt kazajo (2-2). Los resultados más contundentes fueron para Bristol, Olympique, Zvezda, Zurich y el Torres de Joana Flaviano, que dejaron sus emparejamientos prácticamente sentenciados. Los partidos de vuelta se disputan entre hoy y mañana.

Inglaterra. Sorpresa y emoción en la última jornada. El Chelsea, líder, cayó ante el Manchester City (2-1) y el Birmingham, segundo, empató con el Notts County (2-2). No lo desaprovechó el Liverpool, que era tercero, ganó al Bristol (3-0) y acabó reeditando el título.