Ernegatu klasikoa
Surflari ernegatua zergatik naizen? Ba klasikoa naizelako. Surf egiten dut eta gizarteko eremu anitzetan txertatua nago. Ideologikoki bakarrik nago, ordea, eta ernegatua naiz. Puristak gailendu diren etxe horretan klasikoek gero eta leku gutxiago dugunez, ahal dugun lekuan pentsatzen duguna esatera mugatu behar dugu. Horra ernegatua zergatik naizen.
Surflari ernegatua zergatik naizen galdetzen didate sarri. Ba klasikoa naizelako. Surf egiten dut, gizarteko eremu anitzetan txertatua nago, gehienetan ideologikoki bakarrik sentitzen naiz, baina ideologikoki bat egin behar dudala uste dudan leku horietan ere bakarrik nago; beraz, betiereko ernegatua naiz.
Ezkertiar eta abertzale naizen neurrian, ezker abertzalearekin bat egin dut orain artean. Orain artean diot, bi helburu nagusiak ziren independentzia eta sozialismoa euskara edo feminismoaren pare jarri ziren egunetik proiektu horretan ni bezalako jendearentzat lekurik ba ote dagoen garbi ez daukadalako.
Gai sektorialak helburu estrategiko bilakatu ziren unean eman zen atzera urratsa, nire ustetan, adibide behar lukeena funtsezko denaren pareko bilakatzen baita. Horrela, munduko mugimendu politiko indartsu guztiek helburu estrategiko bakarra dutenean, euskaldunok arrazoi historikoengatik bi izan ditugu, eta orain, ez dakigu zenbat ditugun ere.
Helburu estrategikoak batzeko dira, norabide batean jendea biltzeko. Helburu taktikoak estrategikoekin nahasten direnean azken helburua lausotzen da eta ondorioz kontrako efektua lortzen da, jendea nahasi eta banatzea.
Momentu honetan bi multzo handi ikusten ditut ezker abertzalea deitzen dioten horretan. Batetik, «puristak» leudeke, eta bestetik, «klasikoak» (nolabait deitzearren). Mundua eta militantzia politikoa ulertzeko bi modu.
Puristak ezker muturreko militante tipikoa ordezkatzen du. Militantzia bera da helburu, borrokan bizi behar da. Proiektu zurrun batekin bat egiten ez duen oro proiektutik kanpo geratzen da. Izaera eta jokaerak epaitzen dira, eta militantzia, helburu bat lortzeko bitarteko baino, helburua da bere baitan.
Klasikoak, gizarte sektore desberdinetako jendea dira, helburu zehatz batekin biltzen direnak. Militantzia, zerbait lortzeko bitarteko gisa ulertzen dute eta bizitzan duten helburua, helburu klasikoa da, alegia, ahalik eta ondoen bizitzea. Konpromisoa ere ezinbestekoa dela ulertzen dute, ordea.
Ni klasikoen multzoan kokatzen naiz. Surflaria naiz, nire mundu ikuskera dut eta tarteka nire ideiekin bat egiten duten ekimenetan parte hartu behar badut norekin elkartu behar dudan begiratu gabe joaten naiz. Egin egin behar da eta kito! Eta horrek nire bizitzako eremu guztiak ukitzen ditu, berdin surf ekimen bat antolatzerako orduan edo euskal presoen aldeko txosnan txanda bat egiterako orduan.
Puristak gailendu diren etxe horretan klasikoek gero eta leku gutxiago dugunez, ahal dugun lekuan pentsatzen duguna esatera mugatu behar dugu. Horra ernegatua zergatik naizen. Beste egunkari batean idatziko banu, ez nuke hala sinatuko. «Surflaria» goitizenarekin geratuko nintzateke, eta surfaz soilik hitz egingo nuke, baina badakit hemen kirola arlo isolatu gisa ikusterik ez dagoela ulertzen duen klasiko asko dagoela. Puristek, ordea, surfaz soilik idazteko eskatuko didate.

1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Primer paso para garantizar el plurilingüismo en las instituciones

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7
