Ezuste handiegirik gabe abiatu da Lauko Euskal Herriko Txapelketa
Alonsotegin abiatu zen herenegun aurtengo Lauko Txapelketa, eta hasierako ekinaldian ez zen ezuste handiegirik izan; izan ere, faboritoak izan ziren sailkapeneko goiko muturrean.
Mutilen 320koan, bi multzotan banatuta aritu ziren, eta gero hortik aurreneko hiru sailkatuek lortuko dute finalerako txartela. A multzoan Ibarra A izan zen onena, saioko tiraldi guztiak irabazita. Atzetik, Murueta A sailkatu zen gipuzkoarrekin bakarrik galduta, eta hirugarren berdinduta amaitu zuten Ñapurrak eta Sokarrola taldeek.
B multzoan, berriz, Sokarri izan zen garaipena lortu zuen taldea, eta bere atzetik, aurreneko hiru postuetan, Iparralde eta Murueta B sailkatu ziren. Bigarrena horrela amaituko balitz, beraiek eramango lukete finala jokatzeko txartela.
Nesken 260koan hiru jardunaldiko ligaxka izango da, eta hasierako saioan Gaztedi izan zen onena. Bigarren postuan sailkatu zen Ibarra, eta euren atzetik, Gaztedi A, Badaiotz eta Bizindar sailkatu ziren. Azken hauek kenduta, beste lau taldeetako edozeinek irabaz dezakeela txapela ematen du, euren artean ere ez baita aparteko alderik ikusten.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra
