Hilberria

Jose Agustin Alberdi «Txo» bertsolaria zendu da

Jose Agustin Alberdi Txo bertsolaria pasa den igandean zendu zen, 92 urterekin. Iurretarra, 36ko gerra osteko urteetan Bizkaiko bertsolaritzaren euskarri nagusienetakoa izan zen. Zazpi aldiz hartu zuen parte Bizkaiko Txapelketan eta bi aldiz izan zen finalista.