Abadiñok Euskal Herriko Txapelketari ekiteko prest dagoela erakutsi du
Ez zen ezusterik izan, eta Bizkaiko Txapelketa Abadiñok irabazi zuen. Berdeak ez dira amaitu berri den Lauko Txapelketan aritu, beraz, jendeak bazuen talde hau ikusteko gogoa, laster hasiko den Zortzikoan irabazteko faboritoetakoa izango baita.
Sistema berriarekin aritu ziren lanean, eta oso polita suertatu zen saioa. Sei talde zirenez, bi multzotan banatu ziren, eta honela hasieran denak denen aurka aritu ziren multzo bakoitzean. Bakoitzeko lehen bi sailkatuak sartu ziren finalerdietara, postuen arabera gurutzatuz. Finalerdi batean, Abadiño eta Gaztediko neskak aritu ziren. Gaztedi zen nesken talde bakarra, eta eurak bederatzi neskekin aritu ziren, eta beraien aurka aritu ziren mutilen taldeak, berriz, zazpirekin. Dena dela, Abadiñok irabazi egin zuen.
Bigarren finalerdian, berriz, Sokarrola eta Murueta neurtu ziren, eta sekulako tiraldiak egin zituzten bi taldeek. Talde bakoitzak tiraldi bana irabazi zuen, eta ondorioz, kitarakoa jokatu behar izan zuten, eta hor Sokarrola gailendu zen, finalerako txartela lortuz.
Hirugarren posturako deman, Muruetak Gaztediko neskei irabazi egin zien, baina hemen ere emozioa gainezka izan zen, talde bakoitzak tiraldi bana irabazi eta kitarakoan eraman baitzuen brontzezko domina Muruetako taldeak.
Finalean, aldiz, ez zen kolorerik izan, Abadiñok erraz hartu baitzuen mendean Sokarrola, eta txapela jantzi zuen. Bosgarren postuan, berriz, Abadiño B sailkatu zen, eta, azkeneko postuan, 6 Conceyos geratu zen.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea
