Azpeitian ere dena prest dute barrilak eta danborrak gogoz jotzeko
Donostian bezalaxe, Azpeitian ere gogoz joko dituzte danborrak eta barrilak gaur (22.15etik aurrera) eta bihar, sansebastianak ospatzeko. Orotara, 1.300 lagunek hartuko dute parte gaur, egun handiaren bezperan, helduen danborradan, eta 530 ume inguru aterako dira bihar, haurren desfilean.
Jai giroa atzo hasi zen berotzen, zezen txikiekin, poni eta sokamuturrarekin, baina gaur izango da benetan festan murgiltzeko garaia. 22.15etik aurrera, Olazko Andre Mariaren plazatik irtenda, herriko kaleetan ibiliko da helduen danborrada. Gauerdian, talde guztiak plazan elkartuta direla, bandera igoko dute udaletxeko balkoian, «San Sebastian martxa»-ren doinuarekin.
Bihar, 09.30ean txistularien eta musika bandaren kalejira ibiliko da, Ardozaleak eta Gure Ametsa danborradako taldeek lagunduta. Prozesioa, sokamuturra, haurren danborrada (12.30) eta banderaren jaitsiera (00.00) dira, besteak beste, iragarritako ekitaldiak.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
