ZINEMA

«Chez Les Basques» zikloa Bilbora helduko da martxoan

Iruñeko Punto de Vista jaialdian sortutako «Chez Les Basques» zikloaren lagin bat ikusi ahalko da martxoaren 2tik 4ra bitartean Bilbon. Atzerriko zinegileek Euskal Herriaz egindako filmek osatzen dute zikloa eta, horrez gain, Bernardo Atxaga, Amets Arzallus eta Oskar Alegriaren hitzaldiak entzuteko aukera izango da. Emanaldiak 18.30ean hasiko dira Bizkaia Arenan eta sarrera doakoa da.