GARA DONOSTIA

Eurovideo 2015 lehiaketan parte hartuko du Tabakalerak

Donostiako Tabakalerak Eurovideo 2015 Europako bideo artista gazteen lehiaketa nagusia aurkeztuko du aste honetan. Videograpies eta Mons 2015eko Europako Kultura Hiriburuak antolaturiko topaketa gaurtik ostegunera izango da Liejan (Belgika) eta Cafe Europa programaren bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Europako hainbat hiritan, baita Donostian ere. Zehazki, Cafe Europa, Mons 2015ek abian jarritako egitasmoa, Tabakaleraren eta Donostia 2016 egitasmoaren artean gauzatuko da.