Argitxu DUFAU (Mediabask)

Korrika Urepelen: kasualitate hutsa izatetik oso urrun

Euskararen aldeko lasterketa etzi abiatuko da Urepeletik. Herria Aldudeko bailaran dago, eta AEK-ko barnetegi bat du bertan; aitzitik, Korrikak ez ditu inoiz bere kaleak zeharkatu. Eguna girotzeko asmoz, ekitaldiz betetako egitaraua antolatu dute herritarrek.

Urepelen emango ditu edizio honetako lehen urratsak Korrikak. Herriaren hautua ez da, baina, kasualitatea izan; hain zuzen ere, bailarako Adur elkarteak, hala eskatu zuen. «Korrikak ez zuen inoiz bailara zeharkatu, euskararekin harremana estua izan arren», adierazi zuten atzo Baionan, lehen egunaren xehetasunak aurkezteko egindako prentsa agerraldian. Hainbat urteren ondoren, herrian barnetegi bat ireki dute.

Elkarteak euskarak bailaren bizi duen egoeraz ohartarazi du; izan ere, erabilera murrizten ari da belaunaldi gazteen artean, eta gero eta gehiago mintzatzen dira frantsesez. Euskarari bultzada emateko modua da honakoa, bai ikasteari dagokionez, baita mintzapraktikari dagokionez ere. Elkartetik Artzeren esaera gogorarazi zuten, bide batez; alegia, «hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik».

Ekitaldiz betetako eguna

Korrika etzi abiatuko da, ostegunean. Hasiera 17.00etan izango da, baina egunean zehar txiki nahiz helduentzat, hamaika ekitaldi antolatu dituzte herritarrek, giroa berotzeko asmoz. Plazan bertan, euskara eta euskal kultura ardatz izango duen egitaraua prestatu dute.

Eguna goizeko hamarretan hasiko da, Korrika Ttipiarekin, eta 11.00etatik aurrera kaleetan barna zabalduko dira ekintzak: erraldoiak, Zabaleta anaiak... Ordu berean, txikientzat, Ipotx ikuskizuna prestatu dute, eta 13.00etatik 16.00etara, Oreka zirku konpainiarekin tailer bat egiteko aukera egongo da.

Eguerdian, frontoian, herri bazkaria izango da, eta Nat eta Watsonek girotuko dute. Bertan izango dira halaber Battitt Crouspeyre bertsolaria, Jean-Louis Laka eta Mixel Aire, Xendarineko Ahizpak, Menditarrak eta Astezkenekoak kantariak.

Bazkalostean, 16.00etan, Aire Ahizpak abeslariek emanaldia eskainiko dute eta, ondoren, txalapartak, bertsoak eta aurreskuek Korrikaren hasierarako atzera kontaketa girotuko dute.

Lasterketa abiatu ostean, jaiak ez du etenik izango Urepelen eta, besteak beste, Zuek Ere batukada taldea, eta Aguxtin Alkhat, Zezenaren taldea eta DJ-en emanaldiak izango dira.

Azaldu zutenez, herrira ezingo da autoz sartu, baina autobus zerbitzua jarriko dute Aldudetik herrigunera heldu ahal izateko. Korrikaren amaierara joateko -martxoaren 29an Bilbon-, autobusak antolatu dituztela ere jakinarazi zuten.

Urtero-urtero, elkarte askok erosten dute euren kilometroa, euskararen alde aletxoa jartzeko. 19. edizio honetarako, orotara, Ipar Euskal Herriko lau herri elkargok eta 50 udaletxek lagundu nahi izan dute honela.

Bestetik, martxoaren 21ean Irunen egingo den Aniztasunaren Korrikaldiak, babes ugari jaso ditu, hala nola: Lakuako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Udalbiltzak, Gora Gasteizek eta Gipuzkoako eta Nafarroako SOS Arrazakeriak.

Aportación particular de PuntuEUS a la carrera

Durante estos días se suceden las iniciativas relacionadas con Korrika 19, ya sean las que se organizan a nivel local -como el sinfín de «Korrika txikiak» que se programan por toda nuestra geografía- como internacional -especial mención merecen las que preparan los colectivos de la diáspora-. Y en las últimas ediciones también se ha sumado a la carrera por el euskara el mundo «virtual».

En este último ámbito se puede encuadrar la que ha lanzado PuntuEUS, que desde este jueves hasta el 31 de marzo ofrece la inscripción en el dominio «.eus» a un precio especial de 29,95 euros. La oferta está destinada a las altas nuevas, siempre y cuando se hagan a través de los registradores que se sumen a esta iniciativa siguiendo los detalles que se encuentran disponibles en su «www.domeinuak.eus».

Por su parte, la Euskal Etxea de Londres anima a tomar parte, el próximo sábado, en «Korrika express lunch»; en el precio de 10 libras se incluye la comida y la bebida. El espacio por el que transcurrirá la carrera de solidaridad con el euskara es el parque London Fields de la capital inglesa, donde se podrá pasar la jornada en un ambiente euskaldun, amenizado con música de Euskal Herria. GARA