Kantua

Larunbatean Elizondok hartuko du haur eta gaztetxoen Kantari jaialdia

Urtero bezala, aurten ere abian da Nafarroako Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdia eta larunbat honetan Elizondon izango da lau saioetatik bigarrena. Lur aretoan eta 18.30etik aurrera, bakarka, binaka zein taldeka kantuan ariko dira 95 abeslari inguru, bederatzi soinu jotzaileren laguntzaz. Martxoaren 28an Orkoienera egingo du jauzi jaialdiak, eta amaiera Berriozarren emango zaio, hilaren 29an.