KORRIKA, DATORREN EUSKARALDIAN INERTZIAK BIGARRENEZ ASTINTZERA
KORRIKAREN XXI. EDIZIOAREN URTEA IZAN DA, ETA HIZKUNTZARI BULTZADA EMAN DIO HORREK. ZUBI URTEA ERE IZAN DA, LEHEN EUSKARALDITIK URTEBETERA ETA HURRENGORAKO BESTE HORRENBESTERA. «GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN» EGITEA DU HELBURU 2020KOAK.

Korrikaren urtea izan da gaur agurtuko duguna, Garesen hasi eta Gasteizen buka, tarteko hiri-herriak euskaraz busti ditu beste behin ekimenak. Maialen Lujanbiori egokitu zitzaion, oraingo honetan, testiguak kilometroz kilometro gorde zuena idatzi eta Gasteizen irakurtzearen ardura. 21. aldiz, herriak “Klika!” egin zuen, hizkuntza «ahulguztidun» honen alde korrika.
Eta zubi moduko bat ere bada urte hau, euskarak sekula izan duen esperimentu handienaren atseden urtea baita. Atseden, ez delako ariketarik egin aurten, baina herri batzordeak buru-belarri ari dira datorren urteko Euskaraldia prestatzen.
Hamaika egunekoa iaz, hamabostekoa datorren urtean, Euskaraldiak eragin esanguratsua izan zuen ahobizi eta belarripresten hizkuntza ohituretan. Hala dio emaitzen azterketaren txostenak: «Lagin osoa kontuan izanik ikus daiteke Euskaraldia abiatzeko unean kideen bi herenek (%66,5) dutela euskara ulertzen duten ezagunekin euskaraz jarduteko joera. Euskaraldiaren hamaika egunen ostean aldaketa handia gertatzen da eta euskaraz dakiten ezagunen ‘gehiengoari’ edo ‘guztiei’ euskaraz egiten dietenak hasieran baino askoz gehiago dira (erabilera indizea 20 puntu igotzeraino). Euskaraldia bukatu eta hiru hilabetera, ordea, atzerako efektua etorri da, baina ez da izan Euskaraldian zehar irabazitako guztia galtzeko adinakoa, erabileraren indizea %72,1aren bueltan geratu baita».
Zenbakiekin jarraituz, hizkuntza ohituran eragina ez ezik, parte hartzea eta antolakuntzaren tamaina ere esanguratsua izan zen: 225.000 parte-hartzaile, 400 herri batzorde antolaketan eta 200 entitate sustatzaile.
Aurten, zubi lana izan da nagusi, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra Euskaraldiak emango duen salto berriaren inertzia hartzeko. Euskaraz jarduteko gune babestuak proposatuko ditu 2020ko Euskaraldiak, «ariguneak» deitutakoak eta lehenengoa baino ariketa kolektiboagoa izango da. Horregatik «gehiago, gehiagorekin, gehiagotan» leloa.
2018ko Euskaraldiaren ikerketaren emaitzak «intuizioak gainditu» zituela nabarmendu du Manuel Moreno dinamikako lantaldeko kideak, «erabileran oso nabarmen eragin zuelako ariketak iraun zituen egunetan eta errotutako ohiturari dagokionez».
Baina lehenengo edizioa «hasiera baino ez zen izan», Morenoren arabera. «Hainbat arau sozial aldatzen hasi ginen, modu kolektibo eta masibo batean. Bigarren Euskaraldiaren helburua horretan sakontzea da», esan du. Hala, hurrengo urteko ariketan, taldearen babesa izango dute ahobizi eta belarriprestek. Sustatzaile izatetik parte-hartzaile izatera pasatuko dira entitateak. Baina, nola hartuko dute parte?
Belarriprestak erdigunera
«Entitatearen baitan talde naturalak sortuko dira (ariguneak), izan daiteke entitate osoa edo entitatearen atal bat –fabrika bateko biltegia, adibidez–. Aztertuko dute ea kide guztiek ulertzen duten euskaraz –hori da lehenengo baldintza– eta, ulertzen badute, ea parte hartu nahi duten ariketan. Horrela bada, prestakuntza, babesa, eta abar eskainiko zaie hamabost egun horietan talde moduan parte har dezaten. Horrek dakarrenarekin; erabakiak taldeak hartuko ditu, eta horrek sekulako babesa, legitimitatea eta indarra ematen dio norberaren portaera aldaketari», esplikatu du Morenok.
Bestalde, datorren urteko Euskaraldian, garrantzi berezia eman nahi diote belarriprestaren figurari. Antolatzaileak aitortu duenez, iaz, baliteke ez zela behar bezain ongi ulertu belarripresten egiteko eta zentzua. Baina argi dauka izendapen honek «izena ematen diola milaka eta milaka pertsonaren errealitateari», beraz, praktika hauek «legitimatu» eta lehen planora ekarri nahi dituzte.
Are, ahobizi eta belarriprest tipologietan hierarkiarik ez dagoela azpimarratu du Manuel Morenok. «Pentsatzen dugu portaera horri garrantzia eman behar diogula, ez da, inolaz ere, bigarren mailakoa».
Progresibitatea xede
Lehenengo ariketarekin alderatuta, bi berrikuntza nagusi izango ditu bigarren Euskaraldiak. Bata, aipatu bezala, binakako ariketa izatetik talde izaera hartzera igaroko dela eta, bigarrena, hamaika egun beharrean hamabost iraungo dituela. Hamabost egunean ez dira hizkuntza portaeran behin betiko aldaketa orokortuak errotzen, baina eragina agerikoa da.
Hamabosterako aldaketak ekarriko du bat beharrean bi asteburu hartuko dituela ariketak, eta «horrek aukera emango digu lan mundutik kanpoko dinamikak dituzten kultur, kirol edo bestelako taldeek ere ariketa egin dezaten», zehaztu du Manuel Morenok.
Helburuetako bat hizkuntza ohituren moldaketan «progresibitatea» lortzea da. Bide horretan ezinbestekoa da erakunde publikoen engaiamendua, eta Morenok azpimarratu du «aurrerapausoak» egiten ari direla horretan: «Erakunde publikoak ere entitateak diren neurrian, espero dugu horietan ere aurrerapausoak emango direla eguneroko praktikan».
La obsesión anti-euskara de Navarra suma, también llamada «euskarafobia»
Entre críticas de «euskarafobia» por parte de EH Bildu y Geroa Bai, Navarra Suma y PSN unieron sus votos a finales de noviembre para sacar adelante la ordenanza del euskara del Ayuntamiento de Iruñea, que en la práctica supone volver a una normativa incluso más regresiva que la ordenanza de 1997.
El debate en el Ayuntamiento fue intenso. La concejala de Cultura, María Garcia-Barberena, de Navarra Suma, defendió la propuesta de ordenanza: «Es moderada». La concejala denunció que la ordenanza vigente hasta el momento, aprobada por EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi y Ezkerra en mayo de este año, convirtió a Iruñea en una «zona vascófona», «superando incluso las medidas que la propia Ley del Euskera impone en la zona vascófona». El nuevo texto recorta la presencia del euskara en la publicidad institucional «hasta un 25% del total» y «se evita la obligatoria presencia del 100%» de la norma actual.
Enrique Maya, el alcalde de Navarra Suma, por su parte, señaló que el documento aprobado por la Junta de Gobierno Local en primera instancia «no impone el bilingüismo completo en las relaciones interadministrativas, sino que hace depender el uso de uno u otro idioma de la voluntad del destinatario».
El término «euskarafobia» volvió a aparecer tras la negativa de Maya a que Pirritx, Porrotx eta Marimotots actuaran en Iruñea. Pero, ante la prohibición impuesta por el alcalde de Iruñea, los payasos actuaron en el polideportivo Anaitasuna con su espectáculo “Bizi Dantza”. El polideportivo se llenó hasta los topes, por encima de la persecución de NA+.GARA.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
