GAUR8

Auto klasikoak Mungiara itzuliko dira larunbatean, IX. Rallyan parte hartzeko

Auto Klasikoen Rallya berreskuratuko du Mungiak larunbatean, 11.00etatik aurrera izango diren hamabi zatitan banatutako proba kronometratutan. Goizez eta arratsaldez izango da erakustaldia.

Ibilgailu klasikoak beste erakustaldi batean, artxiboko irudian.
Ibilgailu klasikoak beste erakustaldi batean, artxiboko irudian. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Mungiako Klasikoen IX. Rallya egingo dute larunbatean Bizkaiko Udalerrian, eta ondorioz, herrialdeko errepideetara zabalduko da ibilgailu klasikoen ikuskizuna. Mungia Racing Elkarteak antolatzen du ekitaldia Udalarekin elkarlanean. 25 urte baino gehiagoko ibilgailuak daude deituta, eta kronometratutako 12 zatitan neurtuko beharko dira, 50 kilometro orduko abiadura gainditu gabe.

Proba 11.00etan hasiko da, baina aurretik egiaztapenak egin beharko dituzte parte hartzen duten gidariek, 8.00etatik 10.00etara.

Izenadubaren ondoko aparkalekua izango da biltzeko kokapena, rallya bertatik hasi beharko baitute. Proba kronometratuko dituzten hamabi zatitan banatuta egongo da, sei goizean egingo dira eta gainontzekoak arratsaldean. Abiadura mugatuta dago, 50 kilometro orduko gehienez.

Hiru kategoria aurreikusten dira, fabrikazio data edo matrikulazioaren arabera: ‘F’ kategoria, 1971eko abenduaren 12a baino lehen fabrikatutakoentzat; ‘G’ kategoria, 1972 eta 1981 urteen artekoentzako, eta ‘H’ kategoria, 1982 eta 1998 urteen artean fabrikatutako ibilgailuentzat.

50 ibilgailu baino gehiagok hartuko du parte, Mundia Racing Elkarteak aurreratutakoaren arabera. Orain arte egindako izen emateei begira, gainera, pilotu eta kopilotuen artean egongo den emakumeen parte hartze handia nabarmendu dute.

Sari banaketa Mugire Txokoan egingo dute 21.00etan.