GAUR8

Gorbeiako Parkea, Estatuko ‘Helmuga Natural Onena’ sarietarako izendatua

Gorbeiako Parke Naturala Estatuko ‘Helmuga Natural Onena’ izendatua izateko hautagai finalistetako bat da. National Geographic Bidaien Irakurleen Sariek ematen dute aintzatespena. Bozketa hilaren 21era arte dago zabalik.

Gorbeiako Parke Naturala, Estatuko ‘Helmuga Natural Onena’ sarietarako bozketa zabaldu dute.
Gorbeiako Parke Naturala, Estatuko ‘Helmuga Natural Onena’ sarietarako bozketa zabaldu dute. (Jon HERNAEZ | FOKU)

Gorbeiako Parke Naturala, EAEko handiena, finalista izendatu dute Estatu esapinoleko ‘Helmuga Natural Onena’ kategorian, National Geographic Bidaien Irakurleen Sarien hirugarren edizioan.

Munduko helmugarik onenak, hotelak, proiektuak eta airelineak aitortzen dituen lehiaketa honetarako bozketak otsailaren 21era arte egongo dira zabalik, jakinarazi dutenez.

Val d 'Aran, Teideko Parke Nazionala, Guadarrama Mendilerroko Parke Nazionala eta Tajo Garaiko Parke Naturala bezalako helmuga ezagunekin lehiatuz, Gorbeia «natura, paisaia eta kultura-aberastasun paregabeagatik» nabarmentzen dela esan dute.

Gune babestu horrek «benetako esperientzia» eskaintzen du, «pagadiak, hariztiak, belardiak eta formazio karstikoak barne hartzen dituzten ekosistemen aniztasunari esker». Parajean, gainera, ikur den mendiko gurutze enblematikoa dago, bere gailurrik garaiena 1.482 metroko altitudearekin, euskal mendizaletasunaren ikurra» dena, nabarmendu dutenez.

Helmuga ekoturistikoa

Gogorarazi dutenez, Gorbeia «euskal mendizaletasunaren erreferente izateaz gain, jasangarritasunaren eredu ere bada»; izan ere, Natura 2000 Sareko Natura Turismoaren Jasangarritasuna Aitortzeko Sistemak ziurtatutako helmuga ekoturista den aldetik, «bere baliabideen kudeaketa iraunkorreko estandarrak betetzen ditu».

Mendi-ibiliak, zikloturismoa, espeleologia eta zaldiz egindako ibilbideak direla eta, Gorbeia «leku ezin hobea da natura eta turismo aktiboa maite dutenentzat», adierazi dute Gorbeia Euskaditik, Gujuliko ur-jauzia (100 metrotik gorako erorikoa) eta Itxinako Biotopo Babestua bezalako kokaguneak nabarmentzeko. Azken horiek «paisaia-balio aparta dute, eta bertoko eta kanpoko bisitariak erakarri ditu».

Gorbeia Euskaditik National Geographicen webgunean bozkatzera deitu dute, Gorbeiak «merezi duen aintzatespena jaso dezan