Errotatxo eta Zerrategiaren aldeko lantaldeak eta Atauniker|2020/01/11
San Gregorioko Errotatxok eta Zerrategiak arbasoen ahotsa dakarte errekan behera

Larruntzako errota izandakoan eraiki zuten Barandiaran Museoa, Ataungo San Gregorio auzoan. Museoak, Errotatxok eta Zerrategiak Gipuzkoa mailako aparteko altxor bat osatzen dute, XV. mendetik hasita herriaren eta herritarren berri ematen duen ondarea. Arretaz entzunez gero, uraren joanarekin bat entzuten dira ataundarrek bizitakoak. Egungo ataundarrek zaintzen dute orain altxorra.