Amagoia Mujika Telleria|2020/02/22
1.800 lagun 259 taldetan, bertsoak herrietan dituen oinarrizko kanpalekuetan

Ez dira Bertsozale Elkartearen ordezkari, baina bai oinarri. Herriak sortuak, bertso eskolak bertsotan egiteko tokiak baino askoz gehiago dira. Ahozkotasunari lotutako trebetasunak fintzeko lagunartea batetik, herrietan bertsoaren taupada bizirik mantentzeko tokiak bestetik. Orain kontatu egin dituzte: 1800 lagun ari dira 259 taldetan, 117 herritako bertso eskoletan.