Mikel Zubimendi Berastegi|2020/10/03
Askatasunaren bidean ikatz meatzeko kanarioa izan zen pentsalari anarkista

Askatasunaren eta pozaren balioaz behin eta berriro jardun zen, zalantza gabea zalantzan jartzen. Zorra, kapitalismoak sortzen zituen kaka-lanak edo animalien jolasa bezalako gaiak landu zituen, zorrotz eta original. Beti praktikara begira, sortu zituen ideiak ulergarri eta eskuragarri emanez, ahalik eta jende gehienarentzat.