Xabier Izaga Gonzalez|2019/02/09 00:00
Koldo Zuazoren 30 urteko ikerketak, ingelesezko liburu batean bilduta

Gregor benton galesa Txinako historiaren ezagutzaile aparta da eta euskal kultura eta hizkuntza ere maite ditu. Koldo Zuazo EHUko katedradunaren obraren berri izan zuenean, harekin harremanetan jarri eta bere lana ingelesera itzultzea proposatu zion. Urtarrilaz gero kalean da «Standar Basque and its Dialects» lana.