EHU|2018/08/25 00:00
Psikoterapia jokabide arazoak tratatzeko erabilgarria dela berretsi du gazteen iritziak

Jokabide arazoak izan dituzten eta Jokabide Terapia Dialektikoaren arabera trebetasun psikosozialak landu dituzten nerabeen kontakizunak aztertuta, ikuspuntu kualitatibo batetik ebaluatu dute tresna psikoterapeutiko horren eraginkortasuna Basurtuko Ospitaleak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.