Nerea GOTI|2018/09/08 00:00
Bezeroen aurrean biluzteko unea heldu da,  Telleriak idatzi eta Martinezek antzeztu

«Ordu erdiko destape mentala eta sentimentala» da Mikel Martinez aktoreak ikuslearen aurrean eskaintzen duena. «Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña» du izenburu eta Patxo Telleriarena da testua. Kontakizuna bukaeratik hasita, intentsitatea areagotzen du lanak amaierara (edo hasierara) hurbildu heinean, eta, bidean, betiko eta oso gaurko gaiak jorratzen ditu.