Amagoia Mujika Telleria|2020/10/17
Zirtoa, euskarazko «zaska» errimatua, grazia bereziko ahozkotasunaren txispa
Ahozkotasuna eta hizketaldia oparo diren egoeretan, zirtoa loratzen da. Besteak esandakoari bizkor, graziarekin eta errimatuz ematen zaion erantzuna da zirtoa, euskarazko «zaska» errimatua. Tolosaldeko Harituz Bertsozale Elkarguneak proiektu bat du eskuartean, gaztetxoak zirtoarekin jolas egitera tentatu eta bertsogintzara gerturatzeko.