Llorente, Oihana

Nestor Basterretxearen itzala

Basterretxea
Basterretxea

Uztailak Nestor Basterretxea sortzaile nekaezina ostu zigun. 90 urtetan sortutako ondare artistikoa, baina, gurean eta gurekin geldituko da. Kantauri itsasoaren magalean jaio –Bermeon– eta zendu da –Hondarribian– gerra osteko euskal artearen suspertzaile eta erreferente nagusietakoa izan dena. Sortzen jarraitzeak «biziago» sentiarazten zuen eta bizi legeak bere azken epaia eman arte jarraitu du artelanak ekoizten. Elkartasuna eta euskalgintza izan ditu maiz ardatz eta eskultura, gehien landutako alorra. Zinemagintza garaikidean, margolaritzan eta diseinuan ere utzi du aztarna. Denborak lausotuko ez duen marka.