IKUSMIRA
Txikitasunaz jabetzeko

Orro egiten du batzuetan, edota bortitz astintzen ditu gure eguneroko ordenatuaren leihoak. Sudurra hozten digu eta oinak blaitu, arnasten dugun airea eta zapaltzen dugun lurra gureak bakarrik ez direla gogorarazteko bezala. Piztia eder bat bezala jartzen zaigu parean, handi, izugarri, indartsu. Izugarri eder eta ikaragarri indartsu, biak batera. Eta gure tokian jartzen gaitu, gure txikitasunaz jabe gaitezen noizean behin. Eta, zer egin dezakegu natura bere handitasunean, edertasunean, lotu ezinezko askatasunean parean jartzen zaigunean? Pixka batean gelditu, begiratu eta gozatu.

herria
Euskaldunak Kanadan: Jauzarrearen Louisbourgeko proiektua, harreman luze eta sakon baten erakusle

herria
Segurtasuna, ez pribatutasuna

erritarrak
«‘Norantz?’ galderatik ‘noiz arte?’ galderara pasa gara»
herria
Gu, bertzeak

herria