Eulalia Abaituak argazkitan kontatuak

Eulalia Abaitua (1853-1943) bilbotarra Euskal Herriko argazkilaritzan aitzindaritzat hartua da. Bigarren Gerra Karlista hastearekin bat senarrak eta biek Liverpoolera alde egin zuten eta bertan ikasi zituen argazkilaritza teknika desberdinak. Argazki kamerak ere han erosi zituen. Behin gerra amaituta eta Bilbora bueltan, etxeko sotoan jarri zuen argazki laborategia. Bere obra, 2.500 irudi inguru, XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran gauzatu zuen. Ikusten denez, bere argazkiak aurrez prestatuak dira eta berak kokatzen ditu pertsonaiak kamera aurrean, dena bere tokian. Familia giroa, egunerokotasuna, emakumearen lana... Abaituaren begiratuak asko kontatzen du.


