Juantxo EGAÑA

Oliteko gaztelua, Eugen Lefevre-Pontalisen obran

Oliteko gazteluaren argazkia1910ean egin zuen Eugene Lefevre-Pontalisek, Arkeologia Elkarte frantseseko presidente izan zenak. Bere marrazki eskematikoen osagarri ziren argazkiak, eta irudiok bere artikulu eta hitzaldietan erabiltzen zituen. 1911n frantses Estatuko Monumentu Historikoen Batzordeko kide izendatu zuten. 1923an hila, Arkeologia Elkarte frantsesari utzi zion bere argazki-ondarea. Eraikin, jauregi, eliza, gaztelu eta monumentuetako 14.000 beirazko plakaz osatutako irudi-banku garrantzitsu horretan mundu osoko 40tik gora herrialde daude ordezkatuta. Haien artean, Euskal Herriko ia 300 irudi, 1910 aldera eginak.