IKUSMIRA
ENEKO, BERE FINEAN, ETXEAN BEZALA

Eneko izeneko jatetxe berria inauguratu du Eneko Atxak Larrabetzun, Gorka Izagirre upategiaren gainean eta hiru Michelin izar dituen Azurmendi jatetxe distiratsuaren azpian. Sukaldariak zuzenean aritzen dira lanean, bezeroen begi-belarri-sudurren parean, zentzumen guztiak tente jartzen dituen esperientzia patxadatsua eskainiz. Patxadatsua, bere fintasunean mahaikoa etxean bezala sentitzea lortzen duelako, lasai eta zentzu guztiak esna, gozatzeko pronto. Eneko Atxak dio jende guztiak ezin duela Azurmendira gerturatu, esperientzia zabala zabalegia delako poltsiko batzuentzat. Erdibideko aukera bat izan nahi du jatetxe berriak, berta-bertako zaporeekin jositako proposamen tentagarria. Begiak itxita disfrutatzekoa. amagoia.mujika@gaur8.info



atzerria
Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

atzerria
Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

herria
«Ez nuen inoiz pentsatu ni kirolaria izan nintekeenik, are gutxiago maila honetan»

erritarrak
Turismoak hiria irensten duenean

erritarrak