Juantxo EGAÑA

Aviron Bayonnais, 1922. urtean

Baionako Societe Nautique elkarteko arraunlariek tirabira dezente izan zituzten klubeko lehendakariarekin 1904. urtean, eta, ondorioz, klub berri bat sortzea erabaki zuten: Remo Aviron Bayonnais. Hasierako urte haietan honakoak izan ziren klub sortu berria zuzendu zutenak: Martin Noelia, Pierre Bargeles, Leon Moumas, Guillaume Lamothe eta Felix Dupre. 1906an elkarte sortu berria errugbiko klub bezala bidea egiten hasi zen Pierre Fabreren eskutik. 1931n Euskal Kostaldeko txapelduna izan zen eta urte berean Frantziako Txapelketa bereganatu zuen Colombesen. 1934an eta 1943an berriz lortu zuen Frantziako txapeldunaren titulua. Argazkia 1922an egina da eta Aviron Bayonnais taldeko jokalariak, zuzendaritzako kideak eta zale zenbait agertzen dira. Bordelen jokatutako Frantziako Txapelketaren finalean jasotakoa da irudia. Baionarrek galdu egin zuen State Toulousain taldearen kontra. Argazkia Rol Agentziak egindakoa da, 1904an Marcel Rol argazkilariak sortutako agentzia. 1938an Rol Agentzia Meurisse eta Mundial Photo Presse agentziekin elkartu zen. Gaur egun Rol Agentziaren funtsa Frantziako Liburutegi Nazionalean dago jasoa.