2018/10/20

Bilboko garbitegi batean, duela mendebetetsu

Bilboko lehen garbitegi publikoa 1868an eraiki zuten, urte gutxi iraun zituen arren. Izan ere, San Anton zubiaren ondoan zegoenez, zubi berria eraikitzeko eraitsi egin behar izan zuten. Ondoren Atxurikoa egin zuten, baita urte gutxiren buruan eraitsi ere, geltokia eraikitzeko. Ordutik aurrera, Larraskitun, Ubide pasealekuan, Zorrotzan, Solokoetxen, Basurtun... eraiki zituzten garbitegiak. Egun osoan zabalik egoten ziren eta gizonek sarrera debekatuta zuten. Umeak eraikinean bertan zeuden geletan geratzen ziren. XX. mendearen lehenengo hamarkadan, Bilbon, Ricardo Bastida udal arkitektoaren eskutik, beste bi udal garbitegi egin zituzten, San Mameskoa eta Castañoskoa. Garbitegiok berritzaileak izan ziren garairako, makineria zeukaten eta. Artikulu hau ilustratzen duen argazkia Castañosko garbitegian egina da XX. mendearen lehen herenean, eta haren egilea ezezaguna da.