2019/02/02

Erreportajea
 
1855. urteko bizkaitarra
Juantxo Egaña
0202_behatxulotik

William Atkinson ingeniari britainiar bat zen, jatorriz Manchesterkoa, eta 1855-1858 urte bitartean Alar del Rey eta Reinosa arteko trenbide linean aritu zen lanean. Bide horren eraikuntza lanek iraun zuten bitartean 86 argazki egin zituen, horietatik 48 estereoskopikoak. Irudi horietan trenaren ibilbideko paraje batzuk agertzen dira eta baita erretratu sorta bat ere. Tartean, egileak horrela deskribatzen duen bat: «Byzcaino con atuendo típico». Argazki horren atzeko partean irakur daitekeenez, bizkaitar askok lan egiten zuten trenbide zati horren eraikuntza lanetan. Irudia 1855. urtekoa da, argazkilaritzaren sorreratik hamasei urtera. Erabilitako teknika plaka hezea deiturikoa da, tokian eta unean bertan prestatu eta errebelatu behar zena. Argazkian jasotako informazioak zehazten ez duen arren, badirudi erretratuan agertzen den gizonezkoa Ramon Araquistain dela, trenbide linea horren eraikuntzan parte hartu zuen britainiarra ez zen kontratista bakarra.