Juantxo EGAÑA

Euskal selekzioa Moskun, 1937an

EUSKAL FUTBOL FEDERAZIOA
EUSKAL FUTBOL FEDERAZIOA

Euzkadi taldea, euskal futbol selekzioa, 1937ko martxoan sortu zen. Urte horretako apirilaren 26an bira bat hasi zuen Europan zehar. Frantzia, Txekoslovakia, Polonia, SESB, Norvegia eta Danimarka. Ekainaren 21ean Moskura iritsi zen. Geltokian, futbolzale talde handi batekin batera, Kultura eta Kirol Batzorde sobietarreko ordezkari Knopova zuten zain. Biharamunean, "Moscow Daily News"-ek euskal selekzioa iritsi zela jakinarazi zuen titular honen bidez: «Euskal atletei ongietorria Sobietar Batasuneko hiriburuan», argazki batekin batera. Garaipen ugarirekin amaitu zen estadioak bete zituen bira Moskun, Kieven, Minsken eta Tbilisin, Moskuko Spartaken aurka bakarrik galdu eta Leningradeko Dynamoren aurka berdinduta. Artikulua ilustratzen duen argazkian Euzkadi taldea ageri da, Moskura iritsi zen unean. Aurrealdean, ezkerretik eskuinera eta txapela jantzita, Pedro Areso, Emilio Alonso eta Pablo Barcos; atzealdean, Jose Iraragorri, txapelarekin, eta Angel Zubieta eskuin-eskuinean.