IKUSMIRA
Palestinaren Min intziria

19 urteko gazte palestinar bat hil da aste honetan soldadu israeldarrek tiroz akabatuta, Zisjordania okupatuko Jeriko hirian, Aqafat Jaberreko errefuxiatuen kanpalekuan. Azken urtean Israelek behin eta berriz eraso dio errefuxiatuen kanpaleku horri eta hamarnaka hildako eragin ditu. Bezperan eskualde berean dagoen Jeningo errefuxiatuen kanpalekuari eraso zioten israeldarrek eta lau palestinar hil ziren eraso horietan. Horrek haserrea eta tentsioa areagotu zituen palestinarren artean eta israeldarrak gogor sartu ziren Aqafat Jaberren. Bost palestinar hilda aste berean. Palestinaren min intziria aspaldikoa eta ozena den arren, apenas entzuten duen munduak.


atzerria
Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

atzerria
Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

begiradak
«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

erritarrak
Turismoak hiria irensten duenean

begiradak