Juantxo EGAÑA

balea

«Mila bederatzieun da lehenengo urtean / Maiatzaren amalau garren egunian / Orioko herriko barraren aurrian/ Balia agertu zan beatzik aldian». Benito Lertxundiren abestiak Kantauri itsasoan ehizatutako azken balearen kronika dakarkigun moduan, Rogelio Gordon (1860-1938) margolariak Pasai San Pedroko elizaren ondoan ageri den balearen irudia oparitu digu. 141 argazkiz osatutako obraren parte da irudia, eta XIX. mendeko Gipuzkoa ezberdin eta ezezagunera bidaiatzeko parada eskaintzen digu. Gordonen argazki bilduman bere kasa ateratako argazkiak eta Otero, Agirre edo Marin moduko argazkilari profesionalen irudiak nahasten dira. Herrialdean barrena egindako irteerak bildu eta bere margolanen oinarri gisa erabiltzen zirela uste da. Gipuzkoako Monumentu Historiko eta Artistikoen Probintzia Komisioari 1893. urtean egindako irudi dohaintzari esker jakin badakigu argazkilaria ere izan zela Rogelio Gordon. KUTXATEKA: FONDO MUNOA