Naiz.info
Donostia

Hamabi film lehiatuko dira Horizontes Latinos sailean

‘Infancia clandestina’, Benjamin Avilaren flmak abiaraziko du Horizontes Latinos saila.

‘Alianza Clandestina’ filmak inauguratuko du saila. (ZINEMALDIA)
‘Alianza Clandestina’ filmak inauguratuko du saila. (ZINEMALDIA)

Donostiako Zinemaldiak jakitera eman duenez, Horizontes Latinos sailaren programazioak hamabi zinemagileren lanak bilduko ditu irailaren 21ean hasiko den 60. edizioan.

Argentinan, Mexikon, Txilen, Brasilen, Uruguain eta Kolonbian egindako lanak aurkeztuko dira. Guztiak ere nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan lehiatu dira edo parte hartu dute, baina Euskal Herrian aurkeztu gabeak dira, ez jaialdietan, ez zinema-aretoetan.

Saila Benjamin Avilak zuzendutako ‘Infancia clandestina’ filmak inauguratuko du. Iaz Cine en Construccion saileko Casa de America saria jaso zuen Avilaren lehenengo film luzeak.

Horizontes Latinosen ikusi ahal izango dira, baita ere, ‘Aquí y allá’ (Antonio Mendez Esparza); ‘El Bella Vista’ (Alicia Cano); ‘La demora’ (Rodrigo Pla); ‘Después de Lucía’ (Michel Franco); ‘Era uma vez Verônica’ (Marcelo Gomes); ‘Joven y alocada’ (Marialy Rivas); ‘Post tenebras lux’ (Carlos Reygadas); ‘La playa’ (Juan Andres Arango); ‘Salsipuedes’ (Mariano Luque); ‘La sirga’ (William Vega); eta ‘El último Elvis’ (Armando Bo).

Sailkatutako pelikula guztiak Horizontes saria lortzeko lehiatuko dira; 35.000 euroko saria, hain justu.