
Eguzkia eta eguraldi ona lagun, milaka donostiar egin ziren atzokoan pirata. Ofizialki 316 baltsa eta 2.721 parte hartzaile izan baziren ere, ziurrenik zifra horietatik harago joan zen parte hartzaile kopurua.
Orain hamar urte abiarazitako ekimena, egun Aste Nagusiko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa bilakatu da gizarteak emandako babesagatik.
Herri bazkariaren ondoren, pirata guztiak Donostiako Portura gerturatu ziren abordaiari hasiera emateko. Batzuek egurrez egindako baltsak moldatu zituzten; beste batzuek, berebiziko lanik hartu gabe, koltxoneta puzgarria izan zuten barku pirata.
Abiatu aurretik, ordea, Fermin Muguruzaren kontzertua izan zuten. Horiek ere, piraten moduan, ‘Ciudad de San Sebastian’ katamaranaren gainean eskaini zuten kontzertua. Muguruzak kolaboratzaile zenbaitekin eman zuen zuzenekoa. Berarekin batera izan ziren Zuloak taldeko kideak, Xabier Solano eta Koldo Soret, besteak beste.
Honen ostean, Kontxatik ‘La Flamenca’ gunera gerturatuko ziren piratak. Abordaia gauera arte luzatu zen Ze esatek! eta The Real McKenzies taldeen kontzertuekin.
Donostiako Aste Nagusiari buruzko informazio osoa NAIZeko Agendan.
Hainbat erabiltzailek twitter bidez hedatutako argazkiak (argazki bakoitzaren izenean egilea) | NAIZ+

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du Miribillan bildutako euskararen komunitateak
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
