
Zuloak taldeko neskek gaur aurkeztu dute Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalaren soinu banda osatzen duen diskoa. Hamahiru kantu biltzen dira bertan, hamar estudioan grabatuak eta beste hiruak zuzenekoetan. Tolosako Bonberenean grabatu dute eta Karlos Osinaga «Txap» eta Muguruza bera izan dituzte ekoizle lanetan.
Zuloak diskoa talde ezberdinetan aritutako neskek osatu dute eta aldaketa dezente izan zituen bertan behera gelditu aurretik. Izaskun Muruaga, Tania de Sousa, Ainhoa Unzueta, Naiara Goikoetxea, Ursula Strong, Alba Burgos eta Maitane Alonso ‘Mai Bass’ pasa dira taldetik, eta euren historia ‘Zuloak’ dokumentalean bildu du Muguruzak.
Filma Zinemaldian ikusi ahal izango dugu, hilaren 22an (larunbata) aurkeztuko da eguerdian eta 00.00etan izango da estreinaldia. Ondoren kontzertu bira bati ekingo diote Tania de Sousa, Ainhoa Unzueta eta Ursula Strong hirukoteak: irailaren 27, Donostiako Le Bukowskin; Irailaren 28an, Tolosako Bonberenean; urriaren 4an, Bilboko Kafe Antzokian; urriaren 5ean, Gasteizko Helldoradon; urriaren 6an, Iruñeako Akelarren; eta urriaren 7an, Andoainen, Kilometroak jaian. Ondoren kanpora irtengo dira, Madril eta Bartzelonara, eta Hondarribian, Zizur Txikian, Ourensen, Berlinen, Barakaldon, Mexikon, Arrasaten eta Ondarroan izango dira gero.
Gaur bertan, Bilboko L´mono aretoan izango dira 20.00etatik aurrera.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
