NAIZ.INFO
DONOSTIA

Irailaren 22an estreinatuko dute ‘Zuloak’ dokumentala Zinemaldian

Azken txanpan da ‘Zuloak’ proiektua. Datorren astean izango da eskuragarri taldearen CDa eta dokumentalaren estreinaldia Zinemaldian irailaren 22an izango da. Gaur, taldearen marrazkia bideo-klip moduan egin dute publiko, ‘Time lapse’ eran eta aurrerantzean ostiralero bideoklip berri bat argitaratuko dute.

Donostiako Zinemaldian irailaren 22an (gauerdian, Antzoki Zaharrean) estreinatuko dute Fermin Muguruzak bultzatu duen ‘Zuloak’ dokumentala. Beste hiru pase ere izango dira eta irailaren 16tik aurrera erosi ahalko dira sarrerak. Urriaren 5ean zinemetara iritsiko da; Donostia, Iruñea, Gasteiz, Bilbo, Madril eta Bartzelonan estreinatuko da filma.

Datorren astean (irailak 13, osteguna) egingo dute publiko taldearen CDa. Gaurtik aurrera, gainera, ostiralero bideoklipak jarriko eskainiko dituzte sarean, gaur ‘Deisign’ goitizenarekin Dei Gaztelumendik eginikoa argitaratu dute. ‘Time lapse’ teknika baliatuz Zuloak taldearen marrazkia bideoklip moduan osatu dute (goian ikusgarri), ‘Botak Jantziko ditut’ abestiarekin.

Maiatzean jakinarazi zuen Fermin Muguruzak ‘Zuloak’ proiektua abiatzen zuela, izen bereko emakumez osaturiko talde baten inguruan osatutako filma da proiektuaren zutabea, baina beste hainbat euskarritan ere erakutsi dute banda honen izaera.