
Etxerateko berrogei bat ordezkarik agerraldia egin dute Donostian, heldu den larunbatean Donostian antolatu dituzten ekimenen berri eman eta parte-hartzeko deialdia egiteko.
Azaldu dutenez, urtarrilaren 12koa data oso garrantzitsua da preso eta iheslarien senideentzat, urtean egiten den mobilizaziorik handiena izaten baita, «indarrak hartzeko ezinbestekoa». Horregatik, «ezinbestekotzat» jotzen dute hitzordu horri hutsik ez egitea. Hori dela-eta, asteburu horretarako aurreikusiak dauden bisitak ez dituzte egingo. «Ez ditugu gure gertukoengandik urruntzen gaituzten milaka kilometroak egingo eta, ondorioz, ez dugu gure bizitza jokoan jarriko. Bilbo euskal jendartearen gehiengoaren isla bilakatuko da eta, honenbestez, euskal gizartearen zati handi batek behin eta berriz aldarrikatzen duen gure senide eta lagunen eskubideen alde egingo du», nabarmendu dute.
Hori guztia aldarrikatzeko, larunbat honetan Donostian izango dira Etxerat elkarteko kideak, euskal selekzioaren eta Boliviaren arteko partidaren harira Esaitek antolatu duen festan. 18.00etan, Etxerateko bi kidek hartuko dute hitza eta beren mezua zabalduko dute, beste senide batzuez babestuta. Ordubete beranduago, elkarretaratzea egingo dute, urtarrileko manifestaziorako deia egiteko, Anoetako estadioaren sarrera nagusian.
Etxeratek dei egin die senideei eta jendarteari festa horretan parte har dezaten.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

