
Pello Urizarrek, Rebeka Uberak, Rufi Etxeberriak eta Amaia Agirresarobek EH Bilduk euskal presoen eskubideen defentsan hartu dituen konpromisoen berri eman dute Donostian egin duten agerraldian.
Urtarrilaren 12an Bilbon egin zen manifestazio historikoak «herri interpelazio erraldoia» suposatu zuela nabarmendu dute. Lehenik eta behin, gobernu espainola eta frantsesa interpelatuak izan ziren koalizioaren ustez, «gatazkaren konponbiderako aukeraren aurrean duten blokeo jarreragatik eta jarrera hori, hein handi batean, presoen eskubideen urraketan oinarritzeagatik».
Horrekin batera, eragile politiko, sindikal eta sozial «guztiak» interpelatuak izan ziren EH Bilduren aburuz. «Euskal jendarteak konpromisoak eskatzen dizkigu guztioi, dispertsioarekin amaitzeko, giza eskubide guztien aitortza eta errespeturako, gatazkaren konponbiderako eta bakearen eraikuntzarako».
Koalizio abertzalearentzat aldarrikapen horiek «lehentasunezkoak» dira eta, ildo horretan erakunde guztietara eramango dituzte.
Hala, bihartik aurrera, ‘Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira’ aldarrikapena bilduko duen kredentziala eramango dute EH Bilduko hautetsi guztiek.
Gainera, aldarrikapen horiek udaletara eramateko asmoa azaldu dute, «leku ikusgarrietan eskegiz».

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
