
Bordeleko Medikuen Ekargoak bere erabakia hartu du. Hilzorian zeuden zazpi adineko hiltzen lagundu zuelakoan auzia irekia duen Nicolas Bonnemaison sendagilea mediku-ordenetik kanpo utzi dute. Beraz, auzia zabaldu zenetik indarrean zen behin behineko neurria –medikuntza praktikatzeko dekekua ezarri zioten Bonnemaisoni– indartzera dator Akitaniako Medikuen Elkargoak harturiko ebazpena, Kazeta.info webguneak berri eman duenez.
Ebazpenak zehazten duenez, zigorrak hiru urtetako iraupena du eta Bonnemaisonen abokatuaren arabera, medikua «etsiturik da» bere kideek harturiko erabaki horrengatik. Helegitea aurkezteko asmoa du.
Gizarte Aferetako Ikuskaritza Orokorrak (IGAS, frantsesez) Baionako erietxean buruturiko barne ikerketaren gainean eginiko txostena aintzat harturik, Lan eta Osasun Ministerio frantsesak Nicolas Bonnemaison medikuaren suspentsioa aldarrikatu zuten 2011. urtearen ondarrean.
Berez, Medikuen Elkargoak janeko zigortu zuen medikua. 2011ko abuztuan hainbat adinekoren heriotza argitzeko ikerketa zabaldu zenetik, Bonnemaisonek bere jarduera profesionala alde batera utzi behar izan zuen. IGAS-en aholkuari segituz, Osasun Ministerioak medikua zigortu zuen.
Medikuak erabaki horrren kontra helegitea aurkeztu zuen. Bordeleko Medikuen Elkargoko partaide izanik bertan jokatu da barne auzia. Gaur jakin denez, bederen zazpi heriotza kasuengatik ikertzen duten medikua elkargotik kanporatu dute.
Auzian ondoriorik ez
Baionako auzitegiak «bereziki ahulak diren pertsonak pozointzea» egotzita prozedura ireki zion, 2011ko abuztuaren 12an, Baionako erietxean ziharduen medikuari. Geroztik, oinarrizko akusazioari –hil zorian ziren bost adinekoen heriotzak argitzeko xede abiatu zen ikerketa– kasu berriak gehitu zaizkio.
Bonnemaisonen aferak eutanasiari buruzko eztabaida piztu du Estatu frantsesean eta medikuak sostengu anitz bildu du sare sozialetan eta baita bere alde antolaturiko elkarretaratzeetan ere.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko
