Donostiako Udala eta Gipuzkoako Aldundia Onkologikoa pribatizatzearen aurka agertu dira. Hala argitu du Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok, aferaren inguruan azken egunetan kaleratutako albisteek Onkologikoaren etorkizuna eta hark gizarte ekintzarekiko duen lotura eta funtzioa zalantzan jartzen dituztelakoan.
Bi instituzioen aburuz, Onkologikoak gizarte ekintzari jarraitu behar du, pribatizazioarengandik urrun eta Kutxako presidente Xabier Iturberi bilera eskatu diote etorkizunerako dituen asmoak azal ditzan.
Garitanoren aburuz, Onkologikoan izandako hainbat gertaeren ondorioz (zuzendaritza aldaketa, «osasun turismoaren» aldeko apustua, gizarte ekintzak egin beharreko ekarpenaren gutxitzea), «EH Bilduk pribatizazio arriskua salatu zuen». Bestetik, Onkologikoko 59 medikuk sinatutako agiria gogorarazi du, «Onkologikoaren jarduera nagusia medikuntza publikoak izan behar» duela defendatuz eta Onkologikoko bitarteko eta baliabide guztiak behar bezala aprobetxatu daitezela eskatuz.
Horri guztiari, Kutxabankek gizarte ekintzan egingo duen %60ko murrizketa gehitu behar zaiola gogorarazi du.
«Kutxak, BBKk eta Vital Kutxak bategite prozesua hasi zutenetik, Aldundiak eta Donostiako Udalak behin baino gehiagotan adierazi dugu kezka, izan ere, sektore batzuek Kutxabanken bankarizazioaren aldeko joera erakutsi dute behin baino gehiagotan eta Kutxak sorrerako gizarte funtzioa gal dezan bidea ezarri du. Orain jarrera horrek gizarte ekintza kaltetu du nabarmen %60ko murrizketarekin, eta are larriagoa dena, Onkologikoaren pribatizazioari bidea ireki diola dirudi», esan du.

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

