
Herrira herri mugimenduak harreman dinamika jarri du abian datorren martxoaren 20an Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak Ines del Rio preso politikoaren auzia aztertuko duela-eta.
Estrasburgok Estatu espainola zigortu egin zuen pasa den uztailean Del Riori 197/2006 doktrina aplikatzeagatik. Berehala aske uzteko galdegin zion eta 30.000 euroko isuna ordaintzeko agindu.
Gobernu espainolak, ordea, helegitea aurkeztu zuen erabakiaren kontra eta hilaren 20an abiatuko du kasuaren azterketa auzitegi berberak.
Auziaren inguruan harreman dinamika martxan jarri du Herrirak Europako hainbat eragilerekin eta aurreko egunetan Nazioarteko Harreman Taldeko Brian Currinekin batzartu dela jakinarazi du. Jon Garay eta Oscar Sanchez ere izan ziren bilkura horretan.

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

En la ‘rotonda’ de Europa, Euskal Herria se enfrenta a «una avalancha blanca» de cocaína


