
Amaia Izko eta Xabi Larralde Sortuko eledunek Xabier Lopez Peña presoaren heriotza salatu eta berarekin eta bere senideekin Administrazio frantsesak izandako «jarrera ankerra» errefusatu dute Baionan egindako agerraldian.
Gertatutakoaren inguruan «egia osoa» emateko eskatu dio alderdi abertzaleak presidente frantses François Hollanderi eta bere Gobernuak eta Exekutibo espainolak duten jarreraz ohartarazi dute. «Inolako zalantzarik gabe, Estatu frantses zein espainolak euskal preso politikoei ezartzen dieten espetxe politika kriminalaren ondorioa da Xabier Lopez Peñaren heriotza».
Halakorik «errepika ez dadin», gaixorik dauden presoak aske uzteko, baldintzapeko askatasunerako baldintzak betetzen dituzten presoak kaleratzeko eta sakabanaketarekin amaitzeko eskatu diote. Ildo horretatik, legea betetzeko eskatu dio Christian Taubira Justizia ministroari, eskatutako baldintzak betetze aldera.
Haien aburuz, bi estatuek «gatazka luzatzeko darabilten politka ankerraren ondorioz hil da Xabier». Konponbiderako aukerak «zapuztearren, blokeoaren eta gatazka luzatzearen hautua» egin dute bi gobernuek, Sorturen arabera, eta «tamalgarria» deritzo Estatu frantsesak espainolarekiko «gatazkaren konponbide prozesuarekiko duen erabateko lerrokatzea».
Konponbiderako aukera «zabalik» ikusten du ordea alderdi independentistak. Hori erakusten dute, esan dutenez, ETAren «borondate eta disposizio osoak gatazkaren ondorioei dagozkien elkarrizketak burutzeko», Nazioarteko komunitatearen sostenguak, Ipar Euskal Herrian, pentsamendu ezberdinetako eragile politikoek erakutsitako konpromisoak eta euskal gizartearen nahiak.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

