
Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du uholdeak zirela-eta ezarri zuen larrialdi plana, egoera pixkanaka hobera egiten ari baita.
Ebro ibaiak gainezka egin zuen atzo eta Castejonen, Arguedasen eta Valtierran hainbat lursail hartu zituen.
Gobernuak jakinarazi duenez, sare nagusian bi errepidek oraindik itxita jarraitzen dute. Ibilgailuentzako bidea itxita dago Iruñea eta Madril batzen dituen N-113 errepidea, Ebrok gainezka egin duelako. N-121-A errepidea, aldiz, 28. kilometroan, Belateko tunelen inguruan itxita dago, izandako luiziengatik.
Horrez gain, honakoak dira itxita dauden errepideak: PA-30 (Iruñeko Erronda), 11. kilometroan; NA-6100 errepidea, Carrascal-Martzilla, 27. kilometroan eta NA-115 errepidea, Funes parean, bat kilometroan.
Uholdeek bigarren mailako beste errepide batzuei ere eragin diete modu partzialean.
Foru Gobernuak berri eman duenez, Ebroren ur-goraldiak ez du aparteko arazorik eragin Erriberako herrietan.
Herrialdea pixkanaka normaltasuna berreskuratzen ari da, asteburuko uholdeen ondoren.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

